Hasiera batean, bi taldetan
banatu ginen. Ipuina irakurri eta landu genuen… Zer sentiarazten zigun
hausnartu eta behin bukatuta, “zerbait” egin behar genuela erabaki genuen guztion
artean.
Talde bakoitzak bere ideiak bota
zituen eta hara zelako sorpresa! Biek erabaki zuten txotxongilo antzezlan bat
prestatu nahi zutela.
Horretarako, zer behar genuen,
nola,… bezalako galderei erantzuna bilatu genien eta martxan jarri ginen!
Batzuk, testua landu zuten, animalien irudiak egin, paisaiak… eta besteek ere,
interneten bilatu zituzten Elmerren irudiak, elefanteak… Asteak eman genituen
hau dana prestatzen eta azkenean, gabonetako oporren aurretik, haur hezkuntzako
umeak gonbidatu genituen gure “espektakuloak” ikustera.
Primeran pasa zuten gure Haur Hezkuntzako lagunek! Eta horren harro geundenez eginiko lanagatik, hurrengo egunean, lehen mailako ikasleei antzeztea erabaki genuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure iruzkinagatik
Muchas gracias por dejar tu comentario
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.