Azaroaren 28an, 5.
mailako ikasleok Bilboko Portua bisitatu dugu. Espainian laugarren
postuan dago. Valentziakoa, Algecirasekoa eta Bartzelonakoa haren aurrean daude,
garrantzitsuagoak direla-eta.
Baina zergatik deitzen da Bilbokoa, Santurtzin kokatuta badago?
Erantzuna ulergarria da, lehen itsasontziak Bilboko kaietara heltzen zirelako.
Horretarako, itsadarra erabiltzen zuten. Hala ere, itsasontziak gero eta
handiagoak izaten zirenez, Santurtzin portu berri bat eraikitzea erabaki zuten.
Bilboko Portuak hiru portu erabiltzen ditu: Zierbanakoa,
Santurtzikoa eta Getxokoa.
Portu honetara ailegatzen diren itsasontziak mota
batzuetakoak dira; hala nola, zamaontziak, petroliontziak, gasontziak, ferryak
eta gurutzaldiak. Ferryak eta gurutzaldiak Santurtzira eta Getxora iristen dira
eta petroliontziak eta gasontziak, Zierbanara.
Portuan ere kamioiek eta trenek garraiatzen dituzte
kontainerretako merkantziak. Garabiak ere izugarri handiak ziren.
Gure bisitaldiaren hasieran dokumental bat ikusi ondoren,
marrazki bana egin dugu bakoitzak bere txapa izateko. Oso polit geratu dira
guztiak!
Jarraian, hamaiketakoa jateko eta jolasteko denbora izan
dugu.
Azkenean, portua autobusez ezagutu dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Mila esker zure iruzkinagatik
Muchas gracias por dejar tu comentario
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.