2017/01/10

ELMER





Hasiera batean, bi taldetan banatu ginen. Ipuina irakurri eta landu genuen… Zer sentiarazten zigun hausnartu eta behin bukatuta, “zerbait” egin behar genuela erabaki genuen guztion artean.
Talde bakoitzak bere ideiak bota zituen eta hara zelako sorpresa! Biek erabaki zuten txotxongilo antzezlan bat prestatu nahi zutela.

Horretarako, zer behar genuen, nola,… bezalako galderei erantzuna bilatu genien eta martxan jarri ginen! Batzuk, testua landu zuten, animalien irudiak egin, paisaiak… eta besteek ere, interneten bilatu zituzten Elmerren irudiak, elefanteak… Asteak eman genituen hau dana prestatzen eta azkenean, gabonetako oporren aurretik, haur hezkuntzako umeak gonbidatu genituen gure “espektakuloak” ikustera.
















Primeran pasa zuten gure Haur Hezkuntzako lagunek! Eta horren harro geundenez eginiko lanagatik, hurrengo egunean, lehen mailako ikasleei antzeztea erabaki genuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Mila esker zure iruzkinagatik

Muchas gracias por dejar tu comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.