2017/01/17

Ornodunak 4B1 taldearekin.

Lehen hezkuntzako 4B-1 eko ikasleak taldeka aritu dira lanean animalia ornodunak aztertzen.

Bost talde desberdinetan banatu dira, eta talde bakoitzak, ornodun talde mota desberdin baten inguruan prestatu du kartel bana (narrastiak, anfibioak, hegaztiak, ugaztunak eta arrainak).
Karteletan jasotako informazioa, argazkiak eta aurkezpenean erabilitako bideoak, informatika gelan egindako lanaren ondorio dira.
Lan guzti honen ostean, talde bakoitzak bere lanaren aurkezpena egin du beste talde guztien aurrean.
Hona hemen bideoa!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Mila esker zure iruzkinagatik

Muchas gracias por dejar tu comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.